XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. PAISAIA DESBERDINAK AURKITUKO DITUGU

Etxe nagusiaren alboan, beste eraiketa batzuk agertzen dira: zakurraren txabola, ogia egiteko labea, gurdientzako teilapea, untxitegia, erlauntzak...

Bere inguruan baratzak, larreak eta fruitarbolak daude: gaztainondoa edo intxaurrondoa eta hain bereizgarria den mahas-parra.

Baserria batzutan isolatuta egoten da.

Beste batzutan, berriz, multzoka ikusten ditugu, auzoak osatuz.

Baserriek auzoa osatzen duten lekutan eleiza ezin bestekoa da.

Gaur arte baserria familia bizitzaren eta ekonomiaren ardatza izan da.

Gaur egun gauzak zerbait aldatu dira.

Baserriko lanaren gogortasunak eta Euskal Herriko fabrika kopuruen gehikuntzak baserritar asko baserria uztera bultzatu du.

Fabrikak baserritik hurbil egonez gero, gizonezkoa bertara joan ohi da lanera.

Emakumeek eta pertsona helduek baratza landu eta abere batzuk zaintzen dituzte, baina lur zati handienak pinudi bihurtzen ari dira.

Horrela esan dezakegu pinuek baserria hartu dutela.

- Zona Atlantiarran bizi baldin bazara, bisita ezazu baserri bat.

Bere inguruak eta barneko aldea nolakoak diren azalduz zirrimarra egin dezakezu.

Etxera itzultzean idatz ezazu txostena.

Baina lehenik bisita egiten lagunduko zaituen Gidoia egizu: - Kokaera.

- Izena.

- Bere eraikuntzan erabilitako materialeak.

- Bertan egiten diren lan moetak.

- Bere inguruak.

- Bertan bizi diren personak.

Nork egiten du lana baserrian?.

Beste eskualdean bizi bazara egizu zure eskualdeko basetxeari buruz honen antzeko lana.